Rol-jokoen "Iberian GT Andoain" txapelketa jokatu dute asteburuan

Aiurri 2025ko api. 14a, 10:38

Andoaingo Enderren Jokoa elkarteak antolatuta, mundu fantastikoa eta zientzia fikzioa uztartzen dituen rol-jokoekin lotutako Iberian GT Andoain txapelketa jokatu da Basteron. Aurreko egunetan, elkarteak Basteroko erakusketa gelan prestatu zuen erakusketa ikusi ahal izan zen. Argazki-galeria (egilea: Enderren Jokoa elkartea), hemen:

Alvaro Perezek irabazi zuen txapelketa, eta Koldo Besgak eta Alex Roblenok bigarren eta hirugarren postua eskuratu zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!