Leitzarango txoko zoragarriak ezagutzeko aukera eduki dute

Aiurri 2025ko api. 14a, 11:44

Mintzalagun ekimenak antolatuta, Leitzaran bailarako zenbait paraje ederretan barrena ibili zen lagun taldea, joan den larunbatean.

Honatx Andoaingo AEKren instagrameko kontuan, antolatzaileek, zenbat argazkiekin batera, zabaldu duten oharra:

"Mendi buelta ederra egin dugu goizean Andoaingo parajeetatik barrena, Euskalduna mendigoizalearen elkartearen laguntzarekin. Etxetik gertu ze txoko politak ditugun! Eta akaso, zortedunik ere izango da, Kukua ere entzun baitugu! Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!