Denera 13 taldekide aritu dira lehian: Ane Meyer, Ibon Elola, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Mario Amantegi, Itxaso Iparragirre, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Ander Martinez, Miren Sarobe, Iker Gorostegui, Oihan Matute eta Kimetz de la Cruz. Buruntzaldea IKT taldekoen arabera, "denen artean eskuratutako lorpenak ugari izan dira eta oso pozik gaude emaitzekin. Txapelketa honekin amaiera eman diogu denboraldi honetako lehen zatiari; hau horrela, orain oporrez gozatzeko aukera izango dute igerilari guztiek eta, ondoren, bigarren zatiko entrenamenduei ekingo diete denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko".