Erreka jaitsiera, aspaldiko ohitura Andoainen

Aiurri 2025ko api. 18a, 08:23

Andoaingo Eguzki talde ekologistak 25 urtez antolatu du erreka jaitsiera Santa Krutz jaietan. Eurek aurreko beste ekimen batzuren lekukoa hartu zuten. Izan ere, 80 hamarkadan aurki daitezke erreka jaitsieraren lekukotzak.

80ko hamarkada

Olinpiapopularrak ospatzen ziren garaian, ekimenaren amaierak bat egiten zuen jaien hasierarekin. Argazki-galerian ageri diren bi argazki 1987koak dira. Ibai-ertzean ageri diren hainbat gazte bluxa jantzita ageri dira. Ikuspegi orokorra jasotzen duen argazkia, aldiz, 1988koa da. Argazkiak Udal Artxiboan daude gordeta.

Erreka jaitsiera Santa Krutz jaietako egitarauan

Udal Artxiboan galdera egin du Aiurrik eta jai-egitarauan, lehen aldiz, 1991. urtean agertu zen erreka jaitsieraren aipamena.

Eguzkiren eskutik, azken 25 urteotan

Aurtengo edizioa biribila izango da eta hori prestatzeko bilera deitu dute Urigainen. Datorren apirilaren 23an izango da, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:00tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!