"Tierra de nadie" filma, egunotan, Bastero Kulturgunean

Aiurri 2025ko api. 19a, 10:09

Egunotako eguraldiaren aurrikuspena ez da onena eta, bertan geratu direnentzat, zinemara hurbiltzea aukera bat da. Drogak eta kontu ilunak hizpide dituzte "Tierra de nadie" izeneko thrillerrean.

Luis Zahera eta Karra Elejalde dira aktore ezagunenak. "Hiru lagun leku batek bananduta: Cadiz. Eta une bat: oraina. Hirurak harrapatuta, erakundeen utzikeriaren, narkoaren igoera bortitz eta geldiezinaren eta gizartearen nahigabearen gorakada arriskutsuaren artean. Hiru lagun bolborategi batean harrapatuta, bere adiskidetasuna jokoan jarriz".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!