Aurtengo Bizikleta festa, Kaleberrian

Aiurri 2025ko api. 22a, 19:42

Maiatzaren lehenean Andoaingo Txirrindulari Eskolak hitzordu bikoitza izango du. Goizez, gaztetxoen mailako lasterketa. Ibilbide itxia eigngo dute Kaleberrian. Arratsaldez, bizikleta festa toki berean egingo dute.

Orain arte Bizikleta Festa Zumea plazan egiten zen baina ospakizunetarako karpa geroz eta handiagoa da eta horri gehitu behar zaio taberna gehienen kanpoaldean jartzen dituzten terrazak. Gauzak horrela, aurten, haur txikienen bizikleta jarduera Kaleberrian izango da. Horretarako ere ibilbide itxia egokituko dute Andoaingo Txirrindulari Eskolakoek.

Maiatzak 1, osteguna

  • 12:00 Txirrindularitza lasterketa, Kaleberrian.
  • 18:30 Bizikleta festa haur eta gaztetxoentzat, Kaleberrian.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!