Ipuin kontaketa saio bikoitza, Andoainen, datorren astean

Aiurri 2025ko api. 23a, 09:05

May Gorostiaga tolosarra.

Apirilak 29, asteartea

Udalaren eta Ongi Etorri Eskolara ekimenaren eskutik, ipuin  kontaketa saioa eta orri markatzaileen tailerra antolatu dute. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da Goikoplazako elizpean. Afitxan iragarri dutenez, hizkuntza ezberdinetan irakurriko dituzte ipuinak. Saioa bost urtetik gorakoentzat da.

 

Apirilak 30, asteazkena

Udalaren eta Udal Liburutegiaren eskutik, ipuin  kontaketa saioa haur liburutegian izango da, arratsaldeko 17:30ean hasita. Gonbidapena behar da. Honetan ere munduko istorioak hizpide izango dituzte: "Kolonbiatik Euskal Herrira eta alderantziz. Bidaia hastear dago... ba al zatoz gurekin? izenburupean Nicolas Lubo eta May Gorostiaga ariko dira kontalari lanetan. Sei eta bederatzi urte bitartekoentzat da saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!