“Erremontari”ko lehen jaialdia dohainik ikusteko aukera izango dute andoaindarrek

Aiurri 2025ko api. 23a, 09:27

2025eko “Erremontari” lehiaketa hastear da. Zehazki, datorren astelehenean. Andoaindarrek dohainik ikusteko aukera izango dute Udalaren eta Oriamendi enpresaren arteko lankidetzari esker.

Jaialdia 18:00etan hasiko da, eta bertara sartzeko nahikoa izango da Galarretako leihatilan NANa erakustea. “Helburua da erremontea herritarrei hurbiltzea, zabaltzea eta ezagutaraztea. Gainera, grabaketa ikusgarria izango da: saio hori ETB1en emitituko da gau berean”, adierazi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!