Santa Krutz Jai Batzordeak ospakizunak biribiltzeko sorpresa galanta lotu du: Maixa eta Ixiar oholtza gainean ikusiko ditugu berriro! Erromeri eta trikitixazaleentzat opari polita da, zinez. Jaietako azken egunean izango da, maiatzaren 4an, hain zuzen. Zumea plazan Malkogarriyak taldea iragarrita dago eta, eurekin batera, Maixa eta Ixiar zuzenean ikusteko aukera izango da.
1990eko hamarkadan Euskal Herriko plaza gehienetan aritu ziren eta, 1999an taldea desegitea iragarri zutenetik, agerpen bakanak egin dituzte. 2013an, Itziarren egin zuten agerpena eta bilkurak ikusmin handia piztu zuen. Antzekoa gertatuko da, aurten. "Iluntzean" egileen ahotsean berriro entzutea majikoa izango da.
2013ko maiatzean Itziarko erromerian egin zuten agerpena
EITBk jaso zuen albistea: