Andoaingo Olagain Txistulari elkartearen kontzertua, Santa Krutz jaietako lehen hitzorduetakoa

aiurri 2025ko api. 25a, 08:08

Andoaingo Olagain Txistulari elkartearen kontzertua, apirilaren 30ean izango da, 20:00etan hasita, Andoaingo Santa Krutz elizan. Txupinazoa amaitu eta gutxira, beraz.

Honako errepertorio hau iragarri dute: Ilunabarra eta Ohorezko kontrapasa, Oria baltsa, Adarra, Andoain, Krisostola, Baltsen potpourria II, Aldapan gora, Panderotxoa, Azken dantza eta, bukatzeko, Santa Krutz martxa.

Olagain Udal Txistulari Elkartea ez da bakarrik ariko eta hainbat gonbidatu izango ditu jaien hasierako kontzertuan. Honako hauek: Alberto Agirre abesbatza, Javi Gestoso gitarra-jolea, Antton Arruti trikitilaria, Lier Sarasola kaxoi-jotzailea, Itxaso Sanchez kantaria, Aingeru Zabala eta Edorta Setien tronpeta-jotzaileak eta Jurgi Errandonea dantzaria. Guztiak ere Jon Ander Belamendia Arruabarrena zuzendariaren esanetara ariko dira. Ainhoa Aiertza izango da aurkezlea.

Bideoa, iazkoa

"Humboldt zortzikoa", J.I. Ansorenak moldatuta. Dantzaria, Jurgi Errandonea Oreja.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!