Sagardoa, eguerdiz; artisautzazko garagardoa, arratsaldez

Aiurri 2025ko api. 26a, 08:08

Maiatzaren 4an, igandearekin, amaituko dira Santa Krutz jaiaz. Egarria asetzeko eta gosea berdintzeko aukerarik ez da faltako: sagardoia, eguerdiz; artisautzazko garagardoa, arratsaldez; eta, egun osoan, taloak.

Eguerdian hasita, sagardoa eta taloa

Aurten, sagardo dastaketa eguerdiko 12:00tan hasiko da. Zumeatarra elkarteak inguruko sagardogile gehienak elkartuko ditu Zumea plazan. Sagardoaren osagarri bikaina izango da taloa, beste urte batez Basataloak ekimenaren eskutik antolatu dena.

Arratsaldea, garagardoa eta taloa

Jaietako azken egunean, 18:00tan hasita, Euskal Herrian egindako artisautzazko garagardoa dastatzeko aukera izango da Zumea plazan. Edanaz gain, Basataloak taldeko kideak bertan izango dira talo goxoak eginez. Iker Etxebesteren garagardoak arrakasta handia izan zuen iazko azaroan Larramendi Bazkunak Goikoplazan antolatu zuen azoka berezian.

Ikusten denez, janaren eta edanaren bueltan igaroko da Santa Krutz jaietako azken eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!