Barraka eremuko mugikortasuna errazteko eta arriskua saihesteko neurria

Aiurri 2025ko api. 28a, 12:28

Barakak jartzen dituzten eremuan pilaketak izaten dira, tarteka, jaietan: arriskugunea da ibilgailuen joan-etorria ez baita eteten. Aurtengo jaietan, Andoaingo Udalak barraka pareko 28 aparkaleku kendu ditu eta, horien ordez, 32 egokitu ditu errekaren bestaldean. Hots, Aita Larramendi ikastolaren jolastokiaren ondoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!