Aparkalekua itxi dute

Aiurri 2025ko api. 29a, 08:15

Goizean hasita, Osasun Etxearen eta Ondarreta Herri Eskolako Haurren eraikinaren atzealdean dagoen aparkalekua ixteari ekin diote. Bertan ziren azken ibilgailuei ateratzen utzi eta itxi egingo dute, datozen orduetan. 

Aparkaleku alternatiboak

"Herritarrentzako ahalik eta eragin txikiena eduki dezan", aparkaleku alternatiboen berri eman du Udalak:

  • Goikoplaza: eguneko 24 orduetan.
  • Goikoplazako frontoia: 20:00etatik goizeko 8:00etara.
  • Lasalle-Berrozpeko aparkalekua: 20:00etatik goizeko 8:00etara.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!