[Gaurko egitaraua]

Arratsaldean hasita, jaietan murgilduko da Andoaingo herrigunea

Aiurri 2025ko api. 30a, 09:21

Haur pregoia Zumea plazan izango da, 16:00tan hasita. 19:30ean, berriz, pregoi nagusia Zubiaurre etxean.

Apirilak 30, asteazkena

  • 16:00 Haur pregoia eta txokolatada, Zumea plazan.
  • 17:00 Judo/karate erakustaldia, Zumea plazan.
  • 18:30 Lebiton konpartsa Plaza Moretik eta Gora Kaletxiki txaranga Zumeatik.
  • 19:00 Zumeatarra elkartearen danborrada Zumeatarratik hasita.
  • 19:30 Pregoia eta txupinazoa Zubiaurren, Punttuka bertso eskolaren eskutik.
  • 19:30 Txosnen irekiera Bekoplazan.
  • 19:30 “IV. Santakrutz harri txikia”.
  • 20:00 Olagain txistularien kontzertua Santa Krutz elizan.
  • 21:00 Futbito txapelketa, Ondarreta Herri Eskolan.
  • 22:30-04:30 3tuu taldea eta DJ musika emanaldia, Bekoplazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!