Haurren pregoia botata, hemen dira Santakrutzak

Aiurri 2025ko api. 30a, 19:17

Atzera kontaketa amaituta, haurren pregoia botatzearekin batera ekin diote festari andoaindarrek. Arratsaldeko 16:00tan bildu dira herriko hiru ikastetxeetako umeak Zumea plazan, festen hasierako etxeferoak botatzeko prest. Jarraian txokolatadaz gozatzeko aukera izan dute ikasleek, eta plazako gerizpe guztiak bete dituzte, meriendatu bitartean, zerua urdin-urdin, eguzkiak bete-betean jo baitu bazkalostean. 

Arratsalde on!

Iritsi da hainbeste denboran zain egon garen unea, hemen dira Santakrutzak!

Barraken hotsak esnatu du gure barruan lo zegoen festarako gogoa eta adi aurten Aste Santuko oporretan indarrak ondo hartuta gatoz eta! Udako opor usaina ere gertu dago eta, hilabete luzeetako jolasei begira jarri aurretik, Santakrutzak dira gure festarik kuttunenak.

Santakrutzak herriak herriarentzat sortzen dituen festak dira. Andoainen festazaleak gara eta ez dago gauza hoberik maiatza herritarrekin batera jaiekin hastea baino. Andoaindarrak anitzak gara, munduko edozein txokotatik etorritako lagunak baititugu herrian. Eta, jakina, Andoainen gustura bizi dena andoaindarra da! Festetan ez dugu inor baztertzen, denak ongi etorriak baikara gure lagunen taldera. Ez dago ezer hoberik lagunartean egotea baino!

Natura errespetatuz eta mingainak euskaraz dantzatuz, euskaraz bizi gaitezen Andoainen eta ospa ditzagun Santakrutz euskaldunak!

GORA SANTAKRUTZAK! GORA ANDOAIN!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!