Pregoilariak Zubiaurre etxean, Axi Mironen etxebizitzan, jaiei hasiera eman aurretik. Urduritasuna kudeatzen ari ziren une horietan.
Gaztetxoek irakurri duten pregoia
"Arratsalde on Andoain!
Zenbat herritar balkoipean festei hasiera emateko zain. Punttuka bertso eskolako ikasleak
gara. Gaur zuekin egotea guretzat ohore handia da. Astero astero hitzekin jolasten zenbat,
kotileo, ze gozamen, zenbat barre eta algara.
Jarriz gero atzera begira bertsozale batzuen ametsa zena errealitate bihurtu dela urte ugari
igaro dira.
Ezinezkoa den arren denak aipatzea ezinbestekoa da bidea egin zutenei lana eskertzea.
Zuek hasitako bidea segiz bertso eskola bete da ikasle berriz.
Eta gehiegi luzatu gabe, herritarroi festak gozatu ditzazuela opa dizuegu, errespetuz eta giro
onean.
Izan bihurri eta gozatu lotsarik gabe!
Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!
Horregatik Santa Krutz hauetan kantatu ahotsa urratu arte eta ondo pasa festetan!
Gora Santa Krutzak!
Gora Andoain!
Gora Punttuka!",
Adierazpenarekin, nola ez, bertsoa abestu dute.