Straussen Radetzky Martxa, estrainekoz, Zumeatarra danborradaren eta Lebiton konpartsaren eskutik

Aiurri 2025ko api. 30a, 22:37

Zumeatarra elkartekoek pieza berria jo dute aurtengo jaietan eta, Kale Nagusian, Lebiton konpartsako kideekin batera interpretatu dute.

Radetzki martxa Johann Strauss I.ak 1848an idatzitako musikalan orkestrala da, Euskarazko Wikipedian jasota dagoenez. Martxa ezaguna da Urteberri eguneko kontzertuan jotzen delako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!