Behin helduen lasterketa amaituta, haur eta gazteen txanda iritsi da. Zumea kalea eta Txitibar plaza bitarteko ibilbidean, adinka sailkatuta, hainbat lasterketa txiki egin dituzte. Errepidearen alde banatan jendetza elkartu da eta partaideak gogotsu aritu dira hainbeste zaleturen aurrean.