225 korrikalarik hartu dute parte Bixente Huizi memorialeko krosean, Zumeatarra kirol elkarteak antolatuta. Emakumeetan, Rebeca Mariño, Elena Beristain eta Nerea Arrizabalaga igo dira podiumera. Gizonezkoetan, berriz, Aitor Etxeberria, Iñigo Macias eta Jon Zubeldia izan dira lehen hiru sailkatuak. Sailkapenak, kirolprobak.com-en kontsulta litezke. Argazki sorta, berriz, hemen ikusgai: