Lau kantu, Malkogarriyak taldeko lagunekin batera

Aiurri 2025ko mai. 2a, 08:29

Maixa eta Ixiar igande arratsaldean igoko dira berriro oholtzara, Andoaingo taldearekin batera prestatu dituzten lau kanta abesteko.

Hitzorduak ikusmina sortu du, albistea ez baita edozein: garai bateko erromeri talde ezagunetarikoaren itzulera! Jai Batzordeak ezusteko polita antolatu du aurtengo jaiei amaiera emateko. Zumea plazan Maixa eta Ixiarren lau abesti klasiko berriro entzuteko aukera izango da, euren ahotsetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!