Txistoki pasealekuko errepidea itxita dago Santa Krutzak iraun bitartean

aiurri 2025ko mai. 2a, 11:45

Makaldegiko barraketan haur, gazte eta heldu mordoa ibiltzen da gora eta behera, eta trafikoarekin arriskuak sor litezkeela uste izanda, Udalak itxi egin du Txistoki pasealekuko ibilgailuen zirkulazioa, Santa Krutz jaiek iraun bitartean. Segurtasuna bermatzeaz gain, jaiez gozatzeko espazioa irabazi dute herritarrek egunotan, hortaz.

Maiatzaren 4ko 22:00ak arte luzatuko da murrizketa.

Era berean, Udalak jakinarazi duenez, Allurralde pasealekuko gunea egokitu da, Aita Larramendi ikastolaren parean, “batez ere inguruko bizilagunek beren ibilgailuak aparkatzeko aukera izan dezaten jaiak ospatzen diren bitartean”.

Aparkaleku hori erabiltzeko, bizilagunek baimen pertsonalizatua eskatu behar izan dute udaletxean.

Zirkulazio mozketa dela eta, autobus zerbitzua, Bazkardon, Txistokin, Karrikan, eta Txitibar plazako biribilgunean izango da Donostia aldera joan nahi dutenentzako, eta Tolosaldera doazenentzat, berriz, Bazkardon, Txitibar plazako biribilgunean, Karrikan eta Sorabillan egongo dira geltokiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!