Kontzertua, larunbat honetan, Andoaingo San Martin Tours elizan

Aiurri 2025ko mai. 5a, 12:24

Ana Belen Garcia piano-jotzailea, Cum Jubilo abesbatza eta Luis Pablo Urquijo zuzenean ariko dira, larunbat honetan. Andoaingo San Martin de Tours parrokian izango da, iluntzeko 20:00tan hasita.

Abesbatzak errepertorio zabala du eta, askoren artean, Franz Schubert−en meza alemaniarra, Charles Gounod−en “messe aux Chapelles” edo eta Juan Vilasecaren Pio X.aren meza piezak interpretatu ditu. Hogei urte atzera sortu zen abesbatza eta azken urteotan Sergio Pedrousoren zuzendaritzapean ari dira lanean. Eskarmentu handia hartu dute han-hemenka egindako emanaldietan. Euskal Herrian, Espainian eta Erronako San Pedro Basilikan aritu dira, askoren artean.

Larunbatean, Cum Jubilorekin batera ariko dira Ana Belen Garcia Andoaingo organo eta piano-jotzailea eta Luis Pablo Urquizu gitarra-jotzailea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!