Odol-emaileen hitzordua Andoainen, maiatzaren 12an

Aiurri 2025ko mai. 5a, 12:34

Gaur zortzi, astelehenarekin (maiatzak 12) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30ean hasi eta iluntzeko 20:10ak arte. 

Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Azken alditan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisten ari baitira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!