Ziako lanak katramilatsuak izaten ari dira eta oraindik ere Andoaingo inguru hartako bizilagunek pazientziaz hartu beharko dituzte hurrengo hilabeteak. Hasteko eta behin, trenbidearen azpiko pasabidea irekiko da eta baita Amak Kandida etorbidea ere, baina hori irekiera partziala izango da.
Lurrazpiko pasabidea
Asteartean hasita, erabat zabalik. Hartara, Kaletxikitik Goikoplaza aldera ez da behar baino itzulinguru handiagorik egin beharko.
Ama Kandida etorbidea
Kaletxikitik Ama Kandidara joateko aukera, bihartik aurrera zabalik. Etorbide osoa egin ahal izango da, hots, Bazkardoraino. Hori, beti ere, Kaletxiki-Ama Kandida norabide horretan. Berrozpetxiki aldeko bizilagunek sarbidea zabalik izango dute, bihartik aurrera.
Ama Kandidatik Kaletxikirantz, ordea, soilik CIEren pareraino egongo da zabalik.
Martin Ugalde parkea
Orain arte bezala, Cortusa lantegiaren alde horretatik egin behar da sarrera-irteera.
Bus zerbitzuan ere eguneraketak egin dituzte
Herri mailako bus zerbitzuaren eguneraketa
Ibilbide berrian Kaletxiki eta Ama Kandida txertatu dituzte.
Lurraldebuseko BU05 eta BU06 ibilbideen eguneraketa
Zein geltokitan geratuko den zehaztu dute, ohar bidez.