Haurren aisialdia eta euskara uztartzen dituen Parketarrak egitasmoa abiatzear da

Aiurri 2025ko mai. 6a, 07:46

Artxiboko irudia.

Maiatzean, Goikoplazan eta Zumea plazan, haurren aisialdia osatzeko hitzorduak dira. Helburua euskaraz jolastea da eta parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar.

Hitzorduak astearte eta asteazken arratsaldetan izango dira, udalerriko bi plaza horietan. Zehazki esanda, asteartero Goikoplazan eta asteazkenero Zumea plazan.

Adinaren arabera sailkatuta, bi taldetan banatuko dituzte:

ZABU ZIBU. Ordutegia: 17:15-18:15. Adin-tartea: 3-5 urte.

Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.

TXIRRINTXON. Ordutegia: 18:15-19:15. Adin-tartea: 6-9urte.

Aurretik ez da izena eman behar, nahikoa da bertaratzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!