Ertzaintzaren droga-operazioa, Andoainen

Aiurri 2025ko mai. 6a, 12:39

Bart eman du polizia-operazioaren berri Hernaniko Ertzain-etxeak. Trafikatzailea lan egiten zuen merkatalgunean bertan aritzen omen zen salmentan. Haren etxean, besteak beste, 150 gramo kokaina aurkitu ditu. 

Ertzaintzak emandako datuen arabera, Andoainen gora egiten ari zen droga-trafikoa eta ikerketa-lanak Kale Nagusiko merkatalgune batera bideratu zituen: “Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du, lan egiten zuen Andoaingo saltokian drogarekin trafikatzea leporatuta. Atxilotuari 150 gramo kokaina, doitasun-balantza bat, dosiak prestatzeko bilgarriak eta trafikatzaileek erabili ohi dituzten beste hainbat gauza atzeman dizkiote”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!