Zabala bitxitegiko Jesus Arteaga Gonzalez zendu da

Aiurri 2025ko mai. 7a, 21:32

Bart hil da Kale Nagusiko Zabala bitxitegiko jabea. Aski ezaguna zen Andoain herrian, berrogei urte atzera ireki baitzuen negozioa. Haren aldeko hileta-elizkizuna bihar izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30ean hasita.

1985ean ireki zuen negozioa, Andoainen. Beraz, 40 urte atzera hasi zen Zabala bitxitegiaren historia. Haren seme Josuk bikain deskribatu zuen negozioa, 2020an Aiurriri egindako elkarrizketan: "Gure negozioa beti familian eman da aurrera. Gure lehentasuna da gure bezeroei, betiko bezeroei, gertuko tratua eskaintzea erosotasun eta profesionaltasun osoz". Jesusek ireki zuen negozioa, eta urte batzuk beranduago Hernanin beste bitxitegi bat zabaldu zuen. 

Sorreratik Zabala bitxitegiak konpromiso handia erakutsi zuen herriko eragileekin, bereziki, kirol ekimenei eta taldeei babesa emanez. Horrez gain, Aiurriko sorreratik aldizkariko babeslea izan da Zabala bitxitegia. 

Jesus Arteaga Gonzalezen aldeko hileta-elizkizuna bihar izango da, osteguna, arratsaldeko 18:30ean hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!