Andoaingo Osasun Etxeko ordutegia murriztu dute, gaurkoan hasita

Aiurri 2025ko mai. 12a, 07:25

Gaurkoan hasita, Andoaingo Osasun Etxearen arreta-zerbitzua lehengora itzuliko da: otsailaren amaieran luzatu zuten, 20:00ak arte, baina, gaurtik aurrera, 17:00ak arte izango da zabalik.

Ostiralean eskegita zegoen aldaketa iragartzen zuen afitxa

Moldaketa ugari azken sasoian

2024ko martxoaren erdialdean ordutegia hiru ordutan murriztu zuten. Hamaika hilabeteren ostean, 2025eko otsailaren amaieran, garai bateko ordutegira egokitu zuten Etengabeko Arretako Gunea: (EAG): goizeko 08:00etatik gaueko 20:00ak arte.

Bi hilabete eta erdi igarota, murriztu egindute ordutegia. Gaurkoan hasita, goizeko 08:00etatik gaueko 17:00ak arte zabalik izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!