Denboraldi bikaina egiten ari da Euskalduna Gorengo Mailan eta, orain, helburu nagusia Ohorezko Mailara igotzea da. Igande honetan irabazten badu, balentria ederra lortuko du. Izan ere, goiko ligatan egondako igoera-jaitsierak tarteko, Gorengoko lehen biak igoko dira zuzenean.
Asteburuan Allerru taldearen aurka ariko dira, Ubitarten. Ez da hain erraza izango bi taldeek askotxo dutelako jokoan. Allerruk jaitsiera saihestu nahi du.
Orioko igoera ospatzen ari da
Roteta garaitu ostean, matematikoki, ligako txapeldunak dira. Ondorioz, Ohorezko Mailan aritzeko igoera lortu dute.
Ver esta publicación en Instagram