Joseba Bayerrek “Viendo la vida pasar” liburua aurkeztuko du Uriganen

Aiurri 2025ko mai. 14a, 12:13

Joseba Bayer Ubeda Gasteizko Hala Bedi irratiko esatari ohiak “Viendo la vida pasar” liburua aurkeztuko du Urigain kultur etxean, maiatzaren 15ean, ostegunarekin, arratsaldeko 18:00etan.

Bere hitzetan, liburua “ez da ohiko poema-liburua, ez da kontakizun bat, ez da eleberria; hausnarketak dira, nire mundu-ikuskera pertsonala da, 60 urteko bizitzaren ibilbidetik sortuak”.

Era horretan, urtetan pilatzen joan zaizkion pentsamenduak, ideiak, hausnarketak... biltzen ditu liburuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!