Palestinarekin elkartasuna adierazi zuten, “Israel hiltzaile, SAPA hornitzaile” lelopean

aiurri 2025ko mai. 16a, 08:54

Egunero eraso hilkorrak jasaten ari diren palestinarrei elkartasun adierazteaz gain, SAPA enpresa Israelen konplizetzat jo zuten, “Israel hiltzaile, SAPA hornitzaile” leloa ahotan hartuta, herriko kaletan manifestazio egin zuten herritarrek, atso arratsaldean.

Manifestariak Goikoplazatik abiatu, eta Bazkardoko bidea hartu zuten, N1 errepidea gainetik igarotzen duen pasabideraino iritsi ziren, SAPA enpresaren pareraino hain zuzen. Han, Israelen eta Aperribay familiaren enpresaren aurkako oihuak egin ostean, Juanita Alkain plazan amaitu zuten protesta. Bertan, Kantu Kalejirarekin bat egin zuten, eta Txoria Txori abestia elkarrekin abestu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!