N1 ANDOAIN A15

Nor gara?

ERRESPETATU ANDOAIN plataforma 2025ko mai. 16a, 17:41

CII proiektua atzera bota zenean, CII proiektuak kaltetutakoen plataforma bera desegin zen. Denboraren poderioz, ERRESPETATU ANDOAIN plataforma berria sortu da.

Andoaingo Udalak N1 eta A15 errepide-sareak Andoain parean lotzeko konponbidearen inguruan deitutako mahaian gaude.

Andoainen kanpoko saihesbide batekin garatzea eta eraldatzea ahalbidetzen duen indarreko antolamendu-eredua babesten dugu.

Europako segurtasun-arau guztiak betetzen dituen eta Andoainek jasaten dituen zarataren eta kutsadura atmosferikoaren eraginak nabarmen murrizten dituen ahalmen handiko azpiegitura bat eskaintzen duen konponbidea babesten dugu.

Gure berri izaten jarraituko duzue.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!