Abertzale talde batek ikurrina eskegi du Buruntzan

Jon Ander Ubeda 2025ko mai. 18a, 12:13

Burnizko masta sendo bat ageri da orain Buruntzan, eta bertan jarri dute ikurrina. Abertzale talde batek komunikatua argitara eman du, ekintza egin izana aldarrikatuz.

Adierazpena, Abertzale talde batek sinatuta

"Herri bat besteetatik ezberdintzen duena herri horren ikurra da. Ikur honek, nortasuna, subirotasuna, identitatea, hizkuntza, kultura eta herritarren izaera jasotzen ditu. Hau da gure lkurrinak munduari adierazten diona.

1936an, Ikurrina Euskadiren sinbolo bezala onartua izan zen gure identitatea zabalduz: batasuna, elkartasuna, elkarbizitza bere tradizioa balioztatzen duen herriaren harrotasuna eta munduan onartua izatea nahi duen nazio bat. Gure kasuan, Andoain kasuan, pentsamendu eta iritzi anitzeko herria izanik, 2013an udalbatzaren gehiengoarekin Ikurrina onartua izan zen andoaindarron sinbolo bezala. Bada sentimendu orokor bat andoaindarrok batzen gaituena, abertzaletasuna. Euskal gizartearen baloreen zutabeak abertzaletasuna, lankidetza, apaltasuna eta errespetua dira. Irrintzia egin eta entzunez, belaunaldiz belaunaldi, honen alde borrokatu duen herriaren lana eta konpromisoa jaso dugu herentzian. Guztiontzat lekua zabalduz.

Ikurrina astinduz euskaldunak garela , aldarrikapen unetan nola aisialdietan, harrotasunez eta ez harrokeriaz azaltzen dugu Euskal Herriko inguruneak ikur eta sinbologiaz beterik daude.

Gure arbasoek erakutsitako balore eta sentimenduak lantzen eta etorkizuneko Euskadi eraikitzen jarraitu dezagun,elkar lagunduz guztiok batzen gaituen Ikurrina zutituz!

Gora Euskadi askatuta!!" 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!