Andoaingo eskubaloiko taldeko infantil mailako Leizaran MacDonalds taldeak Estatuko txapelketaren 2. fasean parte hartu zuen aurreko asteburuan. Valentziako F. Agustinos Alicante, Aragoiko BM Sch‰r Colores eta Kantabriako Tecnosat BM Cangas taldeen aurka jokatu zuten eta bizitakoa esperientzia oso positiboa izan da. Ez zuten partidarik irabazi, baina ezin da alde batera utzi tamainako txapelketa jokatzeak andoaindarrei sortu zien presioa. Ikasgai bikaina izan da, gerora bidean.
Sekulako denboraldia egiten ari dira
Izan ere, denboraldi biribila egiten ari dira Matuteren jokalariak. Lehiaketa ofizialean Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko txapeldun-orde izan dira, Andoain Cup txapelketa irabazi dute eta horri esker Granollers Cup txapelketan ariko dira ekainean. Agredako txapelketan, bestalde, azpitxapeldunak izan ziren. Eta Lurralde Kopan finalaurrekoetarako sailkatuta daude.