Hasiera batean ostiral honetan jokatzekoa bazen ere, azkenean larunbatera atzeratu da Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan jokatu beharreko partida. Goizeko 11etan hasiko da jaialdia eta gauzak oso estu badituzte ere, dena ematera joango dira Andoaingo pilotariak.
Izan ere, pasa den ostiralean Arrate pilotalekuan lortutako emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan. Kadeteek 22-3 galdu zuten, nagusiek 22-18, eta irabazitako partida bakarra jubenilena izan zen (22-6).
Baina itxaropena azkena galtzen dena omen da eta, hiru partidak irabaztea lortzerik izango ez balute ere, bi partida eskuratu eta tantuak alde izanez gero, Andoaingo pilotariak final-laurdenetara pasatzeko moduan izango lirateke.