Gomazko paleta
Oiartzunen aurka, final zortzireneko joaneko partidak jokatu zituzten Arraten, joan den larunbatean. 3-0 irabazi zuten, honako emaitzekin:
Julen Loidi, banaka frontoi osoan, 20-3.
Xabier Alkorta, banaka 7 barruan, 22-17.
Binaka Iosu Etxeberria-Oier Belauntzaran, 20-13.
Itzulerako neurketa Oiartzunen (Madalensoro), larunbatean, 19:00etatik aurrera jokatuko dute.
Larruzko paleta eta pala motza
Finalerdietan, Donostiaren aurka jokatuko dute. Joanekoa, Altza auzoko pilotalekuan, ostiralean 19:45etik aurrera izango da.
Xabi Alkorta, Iñaki Lopez de Muniain, Ibon Altuna, Ibai Iradi eta Koldo Poncek osatuko dute Andoaingo taldea.