Maiatzaren 31tik ekainaren 7ra arte luzatuko den kultur-astea iragarri du Hogar Extremeñok

Aiurri 2025ko mai. 23a, 14:24

Iazko tortilla-patata lehiaketako zenbait parte-hartzaile

"El Miajon de los Castuos", Hogar Extremeño elkarteak XLVI. Kultur-Astea antolatu du datozen asteetarako. Denetariko ekitaldiak bildu dituzte egitarauan: hasierako ekitaldia, senidetasun bazkaria, lehiaketak (marrazketa, patata-tortilla, migak, toka, mahai-jokoak...), ikastaroak (haragia mozteko, barbakoa...), haur-jolasak, dantza-jaialdia...

Honako mezua zabaldu du talde antolatzaileak:

“Zuzendaritzatik gonbidatzen eta animatzen ditugu herritar guztiak edizio honetarako proposatzen diren ekitaldi eta jardueretan parte hartzera. Eta aldi berean, aukera probestu nahi dugu gure agurrik beroena eta gure eskerrik zintzoena bidaltzeko zuen laguntza eta lankidetzagatik”.

 

Egitaraua

* Maiatzaren 31n, larunbatarekin:

12:00. Hasiera ekitaldia: agintariei harrera, minutuko isilunea hildako kideak gogoan hartuta, Extremadurako ereserkia, eta, askaria.

16:30. Mahai jokoen finalak.

* Ekainaren 1ean, igandearekin:

14:30. Senidetasun bazkaria. Menua: patea, ganba egosiak, saiheskia entsalada eta patatekin, eta, postrerako, profiterolak txokolatearekin. Prezioa, 25 euro. Bazkariaren ondoren, bingoa egongo da. Bazkarian parte-hartzeko, maiatzaren 23an baino lehenago izena eman beharko da.

* Ekainaren 2an, astelehenarekin:

18:00. Patata tortilla lehiaketa. Osagaiak Hogar Extremeño elkarteak jartzen ditu.

* Ekainaren 3an, asteartearekin:

17:30. Marrazki lehiaketa.

18:15. Haurrentzako jolasak. Jolasak amaituta, marrazki lehiaketako saria banatuko da eta haur guztiek txokolate bero batez gozatu ahal izango dute.

* Ekainaren 4an, asteazkenarekin:

18:00. Haragia mozteko eta barbakoa ikastaroa. Mikel Rodriguez sukaldariarekin.

* Ekainaren 5ean, ostegunarekin:

19:00. Artisau garagardo eta gazta dastaketa. Parte hartzeko izena eman behar da (maiatzaren 23a azken eguna).

* Ekainaren 6an, ostiralarekin:

19:00. Dantza eta abesbatza jaialdia. Extremadurako, Euskal Herriko eta Andaluziako kultur adierazpenak, talde desberdinen eskutik. Parte-hartzaileak: Intxaurrondoko Centro Extremeño, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz, Urnietako Egape Dantza taldea, eta, Andoaingo Maizorri Txalaparta taldea.

* Ekainaren 7an, larunbatarekin:

10:00. Miga lehiaketa. Osagaiak Hogar Extremeñok jartzen ditu. Bestalde, lehiakideek berezko osagai gehigarri bat aurkeztu ahal izango dute, beharrezkotzat jotzen badute, platera prestatzeko.

11:00. Toka lehiaketa.

12:00. Ekintza desberdinen sari banaketa eta kultur astearen amaiera.

Oharra: kutur-astean barrena, Zuena Emakumeen Topaguneko kideen erakusketa egongo da ikusgai, elkartean bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!