Berdindu egin dute Andoain-Donostia palan, Herriarteko txapelketako finalderdian

Aiurri 2025ko mai. 24a, 09:03

Altzan atzo jokatu zuten lau pilotariak, Maider Ponce, Xabier Alkorta eta Aritz Rekalderekin (Argazkiak: Mateo Ponce)

Bi partida jokatu zituzten Altzako pilotalekuan atzo, pala larruz eta pala motzean, eta garaipen bana lortu zuten, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako, finalerdikoan. Joanekoa zen atzokoa, eta Andoainen datorren asteburuan erabakiko dute nosk eskuratuko finalerako txartela.

Paleta larruz, Ibai Iradi-Iñaki Lopez de Munain bikoteak 35-34 galdu zuen donostiarraren aurka.

Pala motzean, berriz, Koldo Ponce-Ibon Altuna bikotea 40-30 nagusitu zen.

Horrenbestez, itzulerako neurketari begira, Andoain eta Donostia garaipenetara berdinduta agertzen dira, Andoainek 9 tantoen abantaila edukirik

Iradi eta Lopez de Munain, ezkerrean, partida hasi aurretik

 

Koldo Ponce eta Ibon Altuna, ezkerrean.

 

Gomazko paleta Oiartzunen aurka

Bestalde, Gaztelekuko pala jokalariek gaur, Oiartzunen daukate bigarrengo hitzordua, 19:00etatik aurrera. Final zortzireneko itzulerako neurketa izango da.

Arraten jokatu zituzten joaneko partidak, joan den larunbatean. 3-0 irabazi zuten, honako emaitzekin: Julen Loidi, banaka frontoi osoan, 20-3. Xabier Alkorta, banaka 7 barruan, 22-17. Binaka Iosu Etxeberria-Oier Belauntzaran, 20-13. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!