Zestoan amaitu da Herriartekoa

Aiurri 2025ko mai. 25a, 08:59

Andoainek ezin izan du Herriarteko esku pilota txapelketan aurrera egin, Zestoan jokatutako final zortzirenetako bigarren jardunaldian hirutik bi partida galdu baititu.

Hona hemen emaitzak:

  • Kadeteak: Zestoa 22 - Andoain 0.
  • Jubenilak: Zestoa 9 - Andoain 22.
  • Seniorrak: Zestoa 22 - Andoain 16.
Joan den astean Andoainen jokatutako lehen jardunaldian ere bi partida galdu zituzten herriko pilotariek, beraz, Herriartekotik kanpo geratu dira. Ibilbide laburra, beraz, aurten burututakoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!