Bonuak, koloreka sailkatuta
Bonu bakoitzak 10 euroko 5 txartel izango ditu, eta txartel bakoitza 5 euroko bi zatitan banatuko da. Lau kolore egongo dira:
- Berdea: janari-dendetarako eta ostalaritzarako (okindegiak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, edari-dendak, gozotegiak, edari-dendak, tabernak, jatetxeak, kafetegiak);
- Laranja: modako saltokietarako (oinetakoak, osagarriak, kirol-dendak, mertzeriak eta bitxi-dendak).
- Urdina: zerbitzuetarako (ile-apaindegiak, farmaziak, optikak, liburu-dendak,etxetresna elektrikoen dendak...).
- Horia: bi txartel, komodin gisa, edozein establezimendutan erabiltzeko.
Bonuen salmenta
30 euro ordainduta, Bonuek 50 euroko balioa izango dute merkatuan. Horietako bakoitza 10 euroko 5 kupoitan banatuko da eta kanpainarekin bat egiten duten merkatalguneetan erabili ahal izango dira.
Andoainen erroldatuta egotea eta adin nagusikoa izatea da baldintza, bonuak erosi ahal izateko. Gehienez ere, bonu bat salduko da NAN bakoitzeko, eta aldi berean, bi NAN onartuko dira pertsona bakoitzeko gehienez ere.