Gurasoei begira, honako idatzia zabaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek:
“Jakina da Eliza gaur egun ez dagoela bere garairik onenak bizitzen gure inguruan. Beraz Parrokiako arduraduna, Elizbarrutiko haur eta nerabeen katekesiko Ordezkaria eta La Salle Berrozpe ikastetxeko zuzendaritza taldekoak elkartu ginen hausnarketa bat egiteko. Haur katekesiaren egoera eta jarraipena nola sustatu eta bultzatu bilatu nahian.
Andoaingo haur katekesiaren inguruan gogoeta bat egin dugu. Bertan antzeko intuizio batetik abiatuz, proposamen bat egin nahi dizuegu, zuen seme-alaben kristau heziketarako Parrokiako katekesiak duen balioaz jabeturik.
Garaiak aldatu dira eta egokitu beharra dugu. Beste era batean izan behar du eta guztion arteko lana izango da, elkartea indarberritzeko. Lehenengo Jaunartzearekin ezin baikara konforme geratu.
Beraz hurrengo ikasturterako zer eta nolako katekesia proposatzen dugun entzun nahi ba duzu, maiatzak 27an, 18:30etan, zatoz La Salle Berrozpeko Audio gelara.
Katekesi proposamen berri bat egin nahi dizuegu eta. Elkar ikusiko dugun esperantzan agurtzen gatzaizkizue”.