Su-artean Gure-artean ekimenak ikasturteko azken topaketa egin zuen, Errekaburu elkartean

Aiurri 2025ko mai. 26a, 09:55

Ekimeneko parte-hartzaileak, Errekaburu elkartearen atarian (Argazkiak: Ongi Etorri Eskolara ekimena)

Kulturartekotasuna sustatzea helburu duen Su-artean Gure-artean ekimenaren ikasturteko azken bilkura egin zuten Errekaburu elkartean, joan den ostegunean. Ikasturtean sukaldean lanean nahiz musikarekin girotzen aritu direnei eskerrak emateko probestu zuten ekitaldia. 

Valentzia eta Errumaniako plater goxoen inguruan arratsalde polita igarotzeko aukera eduki zuten bertaratu ziren familiek.

Hain zuzen, Valentziako paella eta Errumaniako croissantak marmelada eta intxaurrekin eta gogosia izan zituzten jaki bereziak, topaketa sozialarekin gozatzeko. 

Su-artean Gure-artean ekimenetan sukaldean lanean aritu zirenei oroigarria eman zieten

 

Esker oneko musikariekin

Ikasturtean barrena Andoaingo elkarteetan egin diren bilkurak girotu dituzten musikariei esker ona agertzeko probestu zuten Errekaburun.

Horrela, Elisabet Gallo, Edurne Gaston eta Mikel Emezabal musikariek oroigarri bana jaso zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!