Euskadikoa irabazita, estatu mailako lehiaketan aritzeko sailkatu da

Aiurri 2025ko mai. 27a, 18:41

La Salle Berrozpeko lanbide-heziketako ikasle Ivan Ortega Villasek urrezko domina irabazi du Euskadiko EuskoSkills lehiaketan, Diseinu Mekanikoa – CAD modalitatean, irakasle Amaia Zapirainekin batera.

Horrenbestez, zuzenean igaroko da Estatuko SpainSkills lehiaketako finalera. Datorren urteko otsailean izango da. Euskadiko txapelketa FICOBAn jokatu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!