Biba Zuek ETB1eko magazina Basteron izango da gaur

Aiurri 2025ko mai. 28a, 13:10

Axeri Dantzaren gaineko erakusketa dela eta, gaur arratsaldean, Basteroko erakusketa gelan izango da Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten Biba Zuek ETB1ko arratsalderoko magazina. Axeri Dantza elkarteko kideekin zuzenean egingo dute saioko zati bat, 18:30etik aurrera. 

  

Ekainaren 27ra bitarte ikusgai egongo den erakusketaren irekitze-ekitaldiaren gaineko argazki eta bideoak, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!