Denboraldi gogoangarriari amaiera emango dio Euskaldunak, Ubitarten

Aiurri 2025ko mai. 29a, 07:00

Gorengo mailako 2. sailkatuen arteko itzuliko partida larunbatean jokatuko da Ubitarten, 17:00etan hasita. Amaikak Bat izango da Euskaldunaren aurkaria. Jokoan ez dago ezer, Euskaldunak Ohorezko Mailara igotzea ziurra baitu.

Aste bi atzera, Euskaldunako lehen taldeak amestutako igoera lortu zuen ligako bigarren postua ziurtatzearekin batera. Gauzak horrela, Gorengo bi multzoko bigarren sailkatuen arteko play-offean ez dago ezer jokoan. Joanekoan, Amaikak Bat taldearen zelaian, 3-1 galdu zuten. Itzulikoa Ubitarten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!