Marta Lasa euskara zinegotziak, Txitxu Ruiz EAJ-PNVko zinegotziak, Pepe Iparragirre Elkarrekin Podemoseko zinegotziak eta Arantza Aguado euskara teknikariak eman zituzten diru-laguntzen berri, Urigain Kultur etxean atzo egin zuten agerraldian.
2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko atalean, 37.000 euro aurreikusi ditu Udalak, eta 2025ean euskara sustatzeko jarduerenean, berriz, 12.500euro.
Deialdiko baldintzak nahiz eskaerak aurkezteko prozeduraz gehiago jakiteko, bi webgunetara jo liteke: Andoaingo Udalarena (www.andoain.eus) edota Euskara Zerbitzuarena (www.andoaindarraeuskaraz.eus).
Bertan dagoen eskaera bete eta udaletxean erregistratu behar dute interesatuek.
Hona zeintzuk diren diru-laguntza lerroak, eta beren zenbait datu jakingarri:
* 2024-2025eko euskara ikasleak
2024-2025 ikasturteko ikasleek ekainaren 30 arte daukate irekita epea, eskaera aurkezteko.
Aurtengo deialdian, bi berrikuntza azpimarratzetu nahi izan dituzte. Lehenbizikoa, ikasturtean hasierako mailan aritu diren herritarrei matrikula osoa aurreratu zaiela (HABEk zati handia bat eta Andoaingo Udalak gainontzekoa; era horretan, lehentasuna eman nahi zaie euskalduntzeari ekin diotenei, euskararen erabilera normalizatzeko funtsezkoa delako herritar gehienek euskara ulertzea.
Diru-laguntza eskuratzeko eskatzen den gutxieneko asistentziarekin du zerikusia bigarrengo berrikuntzak: aurreko ikasturteetan % 85ekoa zen, eta ikasturte honetan %75ekoa.
Ikasturte honetan dirulaguntzaren kopurua igo egin dela adierazi zuten: "% 90etik % 100era igo da, hau da, Udalak bermatuko die matrikula osoaren bueltaketa baldintzak betetzen dituzten ikasle andoaindarrei, betiere 1.200 euroko gehienezko kopuruaren barnean, eta HABEren dirulaguntzak ez badie matrikularen kostua estaltzen".
Bestalde, udako ikastaroetako parte-hartzaileek urriaren 1era arte egin dezakete eskaera.
* Unibertsitateko udako ikastaroak
Udako unibertsitatetan ikastaroak Andoaindar guztiek eskatu ahal izango dute diru-laguntza erakunde ofizialek antolatutako Udako Unibertsitateetan egiten diren ikastaroak egiteko, adin-mugarik gabe; artean jarrita zegoen 30 urteko muga kendu dute, era horretan. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 11tik urriaren 14ra izango da.
* Aisialdiko begirale eta zuzendari tituluak
Titulu horiek eskuratzeko ikastaroak egiteko diru-laguntzen arloan, irailaren 11tik urriaren 14ra ireki dute epea.
Urigainen eginko agerraldian adierazi zutenez, andoaindar guztiek eskatu ahal izango dute diru-laguntza Udako Unibertsitateetako ikastaroetarako, adin-mugarik gabe.
* Merkataritza eta ostalaritza arloak
Merkataritza eta ostalaritzako sektoreei begira, errotulaziorako, materialerako nahiz webgune eta programa informatikoetarako diru-laguntzak eskatzeko epea, ekainaren 16ra arte ireki dute.
Zein jardueratara bideratuko dituzten diru-laguntzak, zehaztu dute: “kanpo eta barruko hizkuntza paisaia euskaraz jartzeko, adibidez: kanpoko errotuluak, erakusleihoaren kristalean jartzen diren errotuluak, eguzki-oihal eta olanen errotulazioa, barruan izaten diren idatzizko euskarri finkoak, seinalitikarako euskarriak, bezeroentzat eskuragarri jartzen diren euskarriak, webguneak eta programa informatikoak euskaraz jartzeko..”.