Abiatu dira Laba Gravel probetako txirrindulariak

aiurri 2025ko mai. 31a, 11:07

Laba Graveleko ibilbide luzeko, ertaineko eta motzeko 150 txirrindulariak Leitzarango trenbide zaharrean barrena abiatu dira goizean. Leitzaran ez ezik, Nafarroako beste hainbat bailara eta paraje (Urumea, Imotz, Artikutza, Baztan, Bidasoa...) zeharkatu eta gero, Zumea plazara iritsiko dira arratsaldean. Ibilbide ertaineko eta motzeko parte-hartzaileekin irteeran ateratako argazki-sorta, hemen: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!