Euskal jaialdi polita ospatu dute Euskal Herriko hainbat gonbidatuekin

aiurri 2025eko ekainaren 1a

Azkain, Oiartzun eta Otxandioko dantza taldeak, Hernaniko txalapartariak, Lizarra eta Debako gaiteroak, eta, Gasteizko txistulari eta akordeoilariak hurbildu dira Andoainera, eta horiekin ospatu dute jaialdia Olagain Udal Txistulari Elkarteak, Udal Musika Eskolako akordeoilariek eta, jakina, Urkiko dantzariek. Goizeko argazki-sorta eta bideoak:

15 urte bitarteko neska-mutiko gonbidatu ugarik egin dute beren emankizuna, Ondarreta Herri Eskolako aterpean goizez, eguraldi kaskarra zela medio. Familien etxeetan nahiz herriko elkarteetan bazkaldu ostean, Zumea plazan eman diote jarraipena jaialdiari, erromeria-dantzaldiarekin, Jeiki Hadi taldearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!