Palan, Andoaingo bi bikoteak nagusitu dira, eta finalerako txartela lortu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan; Errenteria izango dute aurkari.
Hain zuzen, paleta larruan, Ibai Iradi-Iñaki Lopez de Munain bikoteak 35-14 irabazi du, eta pala motzean, Ibon Altuna-Koldo Ponce bikotea 40-17 nagusitu da.
Gomazko paletan, hiru garaipen
Gomazko paletari dagokionez, Donostiaren aurka jokatu dituzten hiru partiduak irabazi dituzte. Honako emaitzekin: banaka frontoi osoan, Josu Etxeberriak 20-15; Binaka frontoi osoan, Xabier Alkorta-Mikel Arberasek, 20-5; eta, zazpi barruan, Jule Loidik 20-2.
Donostian datorren astean erabaki dute nor sailkatzen den final erdietarako.