Euskal Selekzioaren eta Finlandiaren arteko eskubaloi partida, igande honetan Allurralden

Aiurri 2025ko eka. 2a, 18:55

Argazkia: EKFB

Goi mailako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango da Andoainen. Igandean, arratsaldeko 16:30ean hasita, senior mailako Euskal Selekzioa eta Finlandiako selekzioa elkarren aurka ariko dira.

Euskal Selekzioaren eta Finlandiako selekzio nazionalaren arteko nazioarteko bi partidak Basque Country International Cup delakoaren baitan jokatuko dira. Federazioak ohar bidez adierazitakoaren arabera, norgehiagoka bikoitzaren bidez, "gure jokalarien talentua frogatzeaz gain, kirolaren bidez nazioarteko zubiak eraikitzen jarraitzeko aukera ere emango digu. Aukera paregabea izango da Euskal Selekzioa hazten ari den nazioarteko selekzio baten aurrean lehiatzen ikusteko".

Erakundeen arteko lankidetza

Ekitaldia Zarautz Eskubaloia eta Leizaran Eskubaloiaren lankidetzari eta inplikazioari esker egin daiteke, Zarautz eta Andoaingo udalen konpromiso eta lankidetzaz gain, Eusko Jaurlaritzaren, Basque Teamen, EKFBren eta Federazioaren enpresa laguntzaileen babesari esker, hala nola Allianz, Adartia Grupo Alkora eta Hummelen babesari esker.

Sarrera librea izango da kopurua bete arte. Federakuntzak gonbitea luzatu du: "Euskadiko eskubaloiaren familia osoa eta zaleak gonbidatzen ditugu gure selekzioa nazioarteko erronka berri honetan laguntzera eta animatzera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!